Ontzi Museoak 'Gipuzkoako itsasaldea artean' erakusketako bost emakume artistei emango die protagonismoa
Joan den urtarrilaren 24an inauguratu zuten Gipuzkoako itsasaldea artean erakusketa. Gipuzkoako kostaldean zehar ibilbide artistiko bat egiten du, eta bertan erakusten diren 109 artelanen artean bost emakume hauen obrak daude ikusgai: Blanche Hennebutte (Paris 1814-Miarritze, 1886), Menchu Gal (Irun, 1919-2008), Jeanne Devoyon (Donostian bizi zen margolari frantsesa), Clara Gangutia (Donostia, 1952) eta Dora Salazar (Altsasu, 1963).
Ontzi Museoak bat egindu du Emakumearen Egunarekin, eta erakusketan dauden bost emakume artistei protagonismoa emango die. Martxoaren 8an larunbatean (17:00etan, euskaraz eta 18:00etan, gazteleraz) eta martxoaren 9an igandean (12:00etan euskaraz, eta 13:00etan, gazteleraz) egingo diren bisita gidatuetan arreta berezia eskainiko zaie emakume artista hauei, eta beraien obrei. Bisitaldi gidatuak irekiak izango dira, eta ez da beharrezkoa erreserba egitea.
Gipuzkoako itsasaldea artean erakusketan Dario de Regoyos, Ignacio Ugarte, Julian Tellaetxe, Alberto Arrue, Jose Salis, Daniel Vazquez Diaz, Elias Salaverria, Jesus Olasagasti, Gonzalo Txillida, Raul Urrutikoetxea, Eduardo Txillida Belzunce eta Juan Luis Goenaga artisten lanak ere ikus daitezke.