Saleh Muslim, Siriako buruzagi kurduak hitzaldia eskainiko du Koldo Mitxelena Kulturunean
Gaur arratsaldeko 19:00etan emango du hitzaldia Saleh Muslim, buruzagi kurduak.
Siriako Gobernua nahiz oposizioa aurka dituztela, kurduek autogestioaren aldeko apustu sendoa egin dute. Martxoan hiru urte beteko dira gerra piztu zenetik. Nolanahi, kurduen Hirugarren bidea deiturikoak itxaropenari bide ematen dio Ekialde Hurbileko anabasaren erdian.
Irtenbide bat Siriako Anabasari zikloak Siriako gutxiengo honen errealitatera hurbiltzea du helburu. Horretarako, gerra jarraitu duten kazetarien kamara eta testigantzez gain, Siriako kurduen buruzagi nagusiaren testigantzak ekarri dituzte.
Saleh Muslim Donostian da. Eguerdian egin dio harrera Juan Karlos Izagirre alkateak udaletxean. Eta 19:00etan hitzaldia emango du Koldo Mitxelena Kulturunean.