
Hamaika Telebistako Oihana Agirre eta Leire Ferro Irutxuloko Hitzako Karmele Urbistondo eta Nerea Lizarralde elkarrizketatu dituzte. (Argazkia: Lide Ferreira)
Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpaina Hamaika Telebistara iritsi da. Leire Ferro eta Oihana Agirre kazetariak gure erredakzioan izan dira hedabidearen eta lan taldearen egoera ezagutzeko.Erreportaje polita egin duzue! Eskerrik asko!
Gure proiektua bizirik mantentzeko lanean ari gara
Irutxuloko Hitza-ko langileok. Donostiako tokian tokiko euskarazko hedabideak aurrera egin dezan langileok gure soldatak murriztu ditugu. Hilero 200 euro gutxiago kobratzen ari gara. Herritarren eta gizarte eragileen laguntza behar dugu;
harpidedunak eta
sustatzaileak behar ditugu.
Irutxuloko Hitza zaleak bihar, osteguna, Le Bukowskin (20:00) egingo dugun umorezko bakarrizketa saiora etortzera deitu ditugu. Jon Plazaola eta Antiguako
Txiki izango dira agertokian. Sarrerak bost euroren truke eskuratu ahal izango dituzu egunean bertan, edo aldez aurretik,
Kulturalive.com atarian.