Ernesto Gasco Inem-ek emandako azken datuekin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Enplegua helburu estrategiko nagusia izatea nahi dute sozialistek, eta horretarako hitzarmen bat egiteko proposamena jarri du mahai gainean. Plan estrategikoan batzorde berezi bat sortu nahi du jarduera ekonomikoa sustatu eta aldi berean enplegua sustatzeko. ”
Langabeziari buruzko datuekin kezkatuta daudela adierazi du Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramaileak. INEMen datuen arabera langabe donostiarren kopuruak gora egin duela plazaratu du Gascok: “Aurten jada 642 langabe gehiago daude Donostian. Guztira ia 12.000 langabe daude. Estatuko beste hiribuetan ez bezala, Donostian langabezia hazten ari da”. Politikariek konponbideak bilatu behar dituztela adierazi du, eta horregatik elkarrekin hitzarmen bat egiteko beharra azpimarratu du.