
Imanol Agirretxek baloi bakarra ukitu du eta nahikoa izan da da Realak Valentziari irabazteko. Partidako jokaldi erabakigarria izan da, eta Realak hiru puntuko arnasaldia hartu du 61. minutuan. Txuri-urdinek 46 puntu lortu dituzte sailkapenean. Neurketa itxia izan da, eta Valentziak estu hartu du Reala. Aukera onak izan ditu Valentziak, baina ez du golik sartu. Agirretxek sartu du partidako gol bakarra. Realak hamar puntura utzi du Valentzia. Bosgarren postuan borrokan jarraitzeko balio dio Realari gaurko garaipenak.