
Hutsean amaitu da partida, baina penaltietan ez dute asmatu txuri-urdinek eta galdu egin dute. Realeko belar hockey taldeak ezin izan du garaipena lortu, eta Club de Campok irabazi du Espainiako Erreginaren kopa.
Txuri urdinek txapelketa on bat jokatu dute eta, final oso parekatuta baten ondoren, Club de Campo izan da txapelketa irabazi duena. Partidan zehar, ez gipuzkoarrek ez madrildarrek ezin izan dute gola sartu, beraz neurketa
shootouts jaurtiketetan erabaki da.
Beraz, Realak Erreginaren Kopako txapeldunorde bezala amaitu du txapelketa, irudi on bat erakutsi eta gero. Kopa eta gero, lehen postuan dauden ligara bueltatuko dira.