Madrilek 10 milioi euro bideratuko ditu denboraleak eragindako kalteak konpontzeko
Otsailaren 2 eta 3ko denboraleak eragindako kalteak konpontzeko 10 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Ingurumen Ministerioak, Donostiako PPk gaur egindako agerraldi batean jakinarazitakoaren arabera. Hain zuzen ere, Madrilek 15,7 milioi bideratuko ditu Gipuzkoan, eta kopuru horretatik zati handi bat Donostian bere eskumena diren kalteak konpontzeko erabiliko ditu.
PPk azaldutakoaren arabera, Pasealeku Berria, Jose Maria Leizaola pasealekua eta Zurriolako itsasmuturra eta hondartza konpontzeko baliatuko dute diru gehiena. Era berean, Santa Klara uharteko kalteak konpontzeko, Madrilek 120.000 euro jarriko ditu.
PPko bozeramaile Ramon Gomezek adierazi du lan guztiak udako denboraldia hasi baino lehen amaitzea dela helburua.