Hiria "hondatzen" ari dela salatu dute sozialistek
PSE-EEk herritarren 400 kexa jaso ditu eta horiekin mapa moduko bat aurkeztu du.
Ernesto Gasco PSE-EEko bozeramaileak hiriaren kaleen egoera “txarra” dela salatu du gaur goizean egindako prentsaurrekoan . “Duela zenbait hilabete, hiritarrei euren kexak bidaltzeko eskatu genien eta emaitza atsekabegarria da. Hiria murrizketengatik hondatzen ari da”. Jasotako kexak aurkeztu dituzte eta egoerarekin mapa moduko bat osatu dute. Herritarren kezka nagusiak garbiketa eta mantentze lanak direla azpimarratu du Gascok. “Hala ere, jaso ditugun 400 kexetatik gehienak asfaltoaren ingurukoak izan dira”, erantsi du.
Horrenbestez, talde sozialistak udal gobernuari “berehalako” plan bat eraikitzea proposatu diote, “hiriak dituen gabeziak konpontzeko eta iraganean zuen hiri-kalitatea berreskuratzeko”.