Semaforo argi gorriko sistema Zumalakarregi kalean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Semaforo argi gorriko sistemaren aurkako epaia jaso ostean, Donostiako Udalak txosten juridiko bat eskatu du. Aurkako sententziaren arabera, tresna ez dago homologatua. Urtarrilean udal gobernuak estatuari tresnak legeztatzeko neurriren bat hartzeko eskatu zion.
Jon Albizu mugikortasuneko zinegotziak tresnaren helburua segurtasuna handitzea eta istripuak murriztea dela gogoratu du. “Madrilen, Bilbon edo Gasteizen sistema bera darabilte eta epai guztiak sistemaren aldekoak dira. Hiri horietan hiri seguruagoa izateko eskubidea dute, hemenn, ordea, ez dugu eskubide hori”.
Donostian semaforo argi gorriko bi tresna daude, Mirakuzen eta Zumalagarregi hiribidean. Sistemari esker, arau hausteak %67 eta %63 murriztu dira etorbide bakoitzean. Horrenbestez, sistema bertan behera uztearen beldur dela esan du ohar baten bitartez.