Eneko Goia: "Bitarteko guztiak beharrezkoak dira Anoetaren birmoldaketa bere berezko erabilerara egokitzeko"
Anoetaren estadioaren inguruan egindako bileran udal gobernuak estadioaren birmoldaketa prozesuarekin jarraituko zuela erabaki zuen, eta Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurka ez zuela helegiterik jarriko. Beraz, “Donostiak estadio berria” edukiko duela esan du Juan Karlos Izagirre alkateak, baina izkinarik gabekoa izango da.
Eneko Goia jeltzaleen bozeramaileak Anoetaren inguruko bileraren ostean mintzatu da. Estadioaren birmoldaketa burutzeko “konponbideak bilatzea ezinbestekoa” dela azpimarratu du. Honela, proiektua ahalik eta epe motzenean egiteko, bere berezko ezaugarriak mantentzen dituela ziurtatuta eta beharrezkoa den segurtasun juridikoarekin egiteko.
Bestalde, une hauetan oinarrizko helburua ezin dela “bistatik galdu” nabarmendu du. “Bitarteko guztiak beharrezkoak dira Anoetaren birmoldaketa bere berezko erabilerara ahalik eta hoberen egokitzeko. Horretarako, ezinbestekoak dira instituzio eta agenteen arteko adostasuna eta lankidetza mantentzea. Hori da proiektu honek behar duen konpromisoa eta gure taldeak beti babestuko duena”.