PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gasco. (Argazkia: Lide Ferreira)
PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok prentsaurrekoa eman du gaur goizean Amarako bidegorriaren inguruan euren “ezinegona” azaltzeko. “Oposizioak lanak gelditzeko eta hausnartzeko eskatu dion arren, udal gobernuak bidegorriarekin jarraitzen du”, azaldu du Gascok.
Une honetan, Pio XII.aren plazan egiten ari dira lanak eta Madril hiribidea eta Antso Jakituna lotzen dituen ibilbidea esozialistaren iritziz, ingurune hau txirrindulari zein oinezkoentzako “arriskutsua” da. Bizilagunak ere larrituta daudela esan du eta egoera honetan, udal gobernuari hausnartu dezan eskatu dio.
Amarako bidegorriaren lanak. (Argazkia: PSE-EE)