Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena eta 'Gazta zati bat' filmaren emanaldia
Ostiralean, apirilaren 11n, Loiolako Erriberako eta Amara Berriko auzotarrei aurkeztuko diete Gure Esku Dago dinamika. Aurkezpena Isabel II.ren kaleko Ikasbide Kultur Elkartean izango da, 19:00etan. Amara Berri eta Loiolako Erriberako taldea sortzeko batzarra eta ‘Gazta zati bat’ filmaren emanaldia egingo dute.
Euskal herritarren erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea du helburu; talde txikiak sortzen ari dira Euskal Herriko herri eta hirietan.