Ulian ehiza debekatzearen gaia apirileko udalbatzarrera eramango du PPk
Alderdi popularreko Iñigo Arcauzek udal gobernua ehiztariekin bildu ez izana salatu du.
Eguzki talde ekologistak Gipuzkoako Foru Aldundiak berregingo duen foru araua txalotzen du. Izan ere, taldeak ohar baten bidez adierazi du, Ehiza Kontseiluak federatuak bakarrik ordezkatzen dituela eta, hortaz, “desegin” beharko litzatekela.
Eguzkiren arabera, arau berria publikoki aurkeztuko da, aurrekoak zituen irregulartasunak saihesteko. Horregatik, ehiztariez gain, herritarrek ere araua ezagutzeko aukera izango dute.
2012. urtean Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulian ehiza debekatzeko dekretua onartu zuten. PPko zinegotzi Iñigo Arcauzek du erabaki honekin ados ez dagoela adierazi du. “Arrazoiak zeintzuk ziren galdetu genien, eta mendiaren gozamena ehizarekin baterazina dela esan ziguten. Ez gaude ados. Plan bat ezarri zen ehiza ibilbidetatik kanpo praktikatzeko”.
Gipuzkoako Ehiztarien Elkartea prozesuarekin ez zetorren bat, eta gaia auzitegira eraman zuen. Aurreko astean, Euskadiko Justizia Auzitegiak ehiza Ulian debekatzen zuen dekretua baliogabetu zuen. “Erabakia ehiztarien federazioa eta bizilagunak kontuan hartu gabe egin zen, eta horixe izan da dekretua baliogabetzeko arrazoietako bat”, azpimarratu du Arcauzek. Une honetan ehizatzea posible dela esan du zinegotziak, baina Bilduk ehiza debekatzeko beste dekretu bat egingo duela ziurtatu du.
Egoera honen aurrean, datorren udalbatzan Axier Jaka zinegotziari azalpenak eskatuko dizkiotela aurreratu dute.
Eguzki, arau berri baten alde