Ibai Alba hernaniarrak irabazi du Altzako VI. Herri Bira
Nieves Zarza izan da lehen emakumea, Auditz Akularren jokatutako lasterketan.
Altzako VI. Herri Bira jokatu zuten 49 korrikalarik, larunbat arratsaldean. Lasterketaren 8 kilometroak osatzeko, Auditz Akular inguruan jarritako ibilbideari bi itzuli eman behar izan zizkioten partaideek, eta Ibai Alba hernaniarra izan zen txapelduna, 26 minutu eta 18 segundoko denborarekin. Lehen donostiarra, berriz, Imanol Gonzalez izan zen, eta bigarren postuan geratu zen. Emakumezkoetan, Nieves Zarza gasteiztarra izan zen azkarrena, eta Naiara Casi donostiarra bigarrena. Arrasateko Gaiza Romero izan zen iazko txapelduna.
Altzako VI. Herri Bira.
Gizonak
- Ibai Alba (Hernani). 26.18
- Imanol Gonzalez (Donostia). 26.49
- Victor Madejon (Irun). 27.04