Vasco de Campingen Prim kaleko egoitza. (Argazkia: E. Zabala)
Vasco de Camping elkarteak Mendi Asteari ekingo dio gaur bertan, eta maiatzaren 11 bitartean hainbat jarduera antolatu ditu. Film emanaldiak, proiekzio bereziak, erakusketak… mendizaleentzako intereseko kontuak izango dira, inondik inora. Astearen barruan, Bilbao Mendi Film Festivalekin elkarlanean, Menditour Donostian izango da beste urtebetez. Hala, Bilboko mendi eta abentura zinemaldian saritutako film onenak Antzoki Zaharrean eskainiko dituzte, bi egunetan; dagoeneko sarrerak salgai daude, Vasco de Campingen egoitzan (Prim kalea, 35). Bihar, maiatzak 6 eta osteguna, maiatzak 8 izango dira emanaldiak, 19:30ean, eta sarrerek 5 euro balio dute.
MENDI ASTEA
- Maiatzak 5, 19:00. Freedom Climbers erakusketaren aurkezpena. Komik formatua izango du erakusketak; eta bi istorio, azalduko ditu, euskaraz eta gazteleraz: The Ice Warriors eta Lho Lhako tragediaz… Gainera, Art of Freedom filmea non stop-ean proiektatuko dute, maiatzako astearte eta ostegunetan.
- Maiatzak 6 eta 8, 19:30. Menditour. Bi orduko proiekzioak, Antzoki Zaharrean. Sarrerak, 5 euro.
- Maiatzak 6, 16:00. Hiru film eskainiko dituzte, mendia eta eskia gustuko dituzte unibertsitate ikasleentzat, Orona Fundazioaren Galarretako egoitzan.
- Maiatzak 9, 18:30. Art of Freedom filma eskainiko dute, Vasco de Camping elkartearen egoitzan. Gero, Jesus Aiestaran Suso-ri Euskal Mendi Federazioak emandako saria banatuko diote Imanol Goikoetxeak eta Antxon Iturrizak.
- Ekainaren 15a arte. Jimmy Chinen (Minnesota, 1973) argazki erakusketa, Bretxa merkatal gunean. Ameriketako Estatu Batuetako argazkilaria da Chin, mendizalea, eta hainbat sari jasotakoa. Guztira, 230 x 150 formatuko 18 argazkik osatuko dute erakusketa.