Haur bat, korner bat ateratzen. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Ez da giro izan Kontxako hondartzan, larunbata eguerdian. Hain zuzen ere, Kontxako Futbol Txapelketaren finalak jokatuko dituzte bosgarren eta seigarren mailako haurrek, euren guraso, senide eta lagunen begiradapean. Eguzkia lagun, partida ederrak ikusi dira, Donostian harrobia badagoela garbi utzita. Zuhaizti, Mundaiz, Jesuitinas, Deutsche Schule, Mary Ward, Lizeotarrak… hainbat ikastetxe egon dira ordezkatuta finaletan.