Zubieta eta Lasarte arteko bidegorria. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak Zubietako eta Lasarteko bidegorriak lotzeko lanak amaitu ditu eta, urrats horrekin, orain arte elkarrengandik gertu, baina lotu gabe zeuden bi bidegorri elkartu ditu. Donostiako Udaleko Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk azpimarratu duenez, “udal talde batzuen fobiak fobia, Donostiako Udalak bizikletan ibiltzeko bide seguruak egitearen aldeko apustua egiten jarraituko du. Eta mugikortasun politika iraunkorrean sakonduko duen bidegorri sarea hedatzeko ahaleginari eutsiko dio”.
Albizuren esanetan, “bidegorrien erabilerak agerian uzten du bizikletak mugikortasunaren osagarri estrategikoa izan behar duela etorkizunean, eta iraganeko mugikortasun eskemetan bizi direnek bakarrik, egin diezaiokete entzungor urtez-urte gorpuzten ari den errealitateari”.