Espainiako Kopa irabazi du Unai Intziartek, amateur mailan
Groseko txirrindulariak Gipuzkoa taldearekin lortu du garaipena.
Unai Intziartek Espainiako Kopa irabazi du, amateur mailan. Groseko txirrindularia Gipuzkoa taldean dabil, Donosti Berrin aritu ostean. Lidertzan ibili da Intziarte, eta atzo lortu zuen garaipena, Jaenen, zortzigarren eta azken lasterketa ere poltsikoratuta. Gainera, Gipuzkoak talde onenaren postua lortu du.