'Euskaraz hitzik ez DGTren bulegoan'
“Maiatzaren 13 eta 14an DGT delakoak (Espainiako Trafiko Zuzendaritza) Donostian duen bulegora joan behar izan nuen. Euskalduna naizenez, tramiteak euskaraz egin nahi izan nituen, baina alperrik, ez zegoelako jendaurreko langile euskaldunik. ‘Eskuragarri daude kexa eta iradokizun orriak’ zioen txartela ikusi nuenez, erabaki nuen kexa/iradokizun bat egitea DGTk arreta Euskaraz jasotzeko eskubidea berma dezan. Hala, ‘informazioa’ delako leihatilan kexa eta iradokizun orriak eskatu eta hona hemen zer eman zidaten: orrialde zuri bat. Ni zur eta lur gelditu nintzen, derrigorrezkoa baita kexa eta iradokizunak egiteko inprimaki berezi bat izatea. Murrizketak ote?”
Luixa Reizabal (Antigua)