Garagardo Azoka, Herreran
Herrerako frontoian hainbat garagardo dastatzeko aukera izango dute garagardo zaleek. Ostegunean zabalduko dute azoka, 18:00etan. Ostiralean, larunbatean eta igandean ere irekita izango da, eta baita hurrengo asteburuan ere (hilaren 29tik 31ra).
35 garagardo desberdin izango dituzte aukeran azokara gerturatzen direnek. Ostiral eta larunbatean DJ batek girotuko du azoka.
[box]
Ordutegia:
Ostegunetan: 18:00etatik 00:00etara.
Ostiral eta larunbatetan: 18:00etatik-02:00etara.
Igandetan: 18:00etatik 23:00etara.
[/box]


