Arkaitz Diaz, sari banaketan. (Argazkia: Josu Z.)
Gipuzkoko Trainerilla Txapelketa jokoan egon da asteburuan, Mutrikun. Bi jardunalditan jokatu zuten lehia, eta Donostiarra arraun elkarteko ontzi batek Federazio Kopa irabazi zuen. Zehazki, larunbateko lehian, Donostiarrak hiru trainerilla ureteratu zituen, eta igandeko finalean Federazio Kopa eskuratu zuen horietako ontzi batek.
Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, berriz, Hondarribiak eskuratu zuen, 13 minutu eta 32 segundoko denborarekin. Bere atzetik geratu ziren, San Juan, Orio eta San Pedro.
Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa. Federazio Kopa.
- DONOSTIARRA. 14:28:29
- ZARAUTZ. 14:28:38
- HIBAIKA. 14:49:66
- MUTRIKU. 15:17:01