Irutxuloko Hitzaren aldeko pilota partida Ibaetako frontoian
Mikel Goñi – Elola Alberto Beloki – Gorrotxategi
Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainaren barruan antolatutako partida bat izango da, eta sarreren bidez lortutako dirua gure proiektua aurrera ateratzeko bideratuko dugu. Antiguako Pilota Eskolarekin elkarlanean antolatu dugu partida. Sarrerak jada Triku Harri (Antigua), Aratz erretegia (Ibaeta) eta Rekalde (Parte Zaharra) tabernetan eskura daitezke 7 eurotan. Partida aurretik 9 eurotan salduko ditugu, frontoian bertan.
Igarako Fasprint inprentak, Arimasagasti gaztak eta Aratz erretegiak babestu dute Irutxuloko Hitzaren aldeko pilota partida.