EFE berri agentziak 75 urte bete ditu
EFE berri agentziak 75 urte bete ditu aurten. Urteurren horren harira, argazki erakusketa bat egin du, ’75 urte argazkitan’ izenburupean. 2014an zehar Europako eta Amerikako hainbat hiritan ikusi ahal izango da. Donostian, Kutxa Boulevard Aretoan ekainaren 15era arte izango da zabalik.