(Bideoa) "Astekarian irudi alaiak agertzea oso interesgarria iruditzen zait"
http://youtu.be/QJP5qC8PyIc
Bagera Elkarteak antolatutako Mintzodromoan Irutxuloko Hitzak bere txokoa izan du. Hirugarren mintzagaian partaideek astekariaren azala aztertu eta albiste bat hautatu behar izan dute. Ideia berri honek interesa piztu du euskara ikasleengan eta iritziak euskaraz emateko aukera paregabea izan dute.
Gainera, Mintzodromoari amaiera emateko, zozketa bat egin da eta Txileko Jota Pizarrok Irutxuloko Hitzak eskainitako jogurtontzi bat eskuratu du.