Igeldoko funikularra. (Argazkia: Gari Otamendi)
Eusko Jaurlaritzak Igeldoko jolas parkeko hainbat elementu babesteko dekretua onartu du. Hala, Monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondare izendatu du bere osotasunean. Hau da, jolas parkea eta bertako ikur bilakatu den funikularra ere bai.
Funikularraren originaltasuna da hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak balioan jarri duena; funikularraren azpiegitura, bagoiak eta antzinako ikurrak, esaterako. Eta baita jolas parkeko hainbat elementu ere.