Iñigo Munduatek Ramones taldearen kantak joko ditu Antiguan
Plan B taldeko musikari donostiarra bakarlari gisa ari da. Aurten Ramones taldearen 40. urtemuga da, eta Iñigo Munduate Mundu-k taldearen abestiak joko ditu akustikoan. Joan den martxoan Sagueseko El Muro tabernan aurkeztu zuen bere proiektu berria. Igandean (ekainaren 1ean) Antiguan izango da, Matia kaleko Platero tabernan. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doan da.



