Bostehun haur errugbian arituko dira Kontxan
Hamabost klubetako 42 taldek parte hartuko dute hondartzako txapelketan, larunbatean, eskola kiroleko denboraldiari bukaera emateko.
Bostehun neska-mutil baino gehiago errugbian arituko dira Kontxan, larunbatean. Izan ere, Kontxako Errugbi Txapelketa jokatuko dute. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Aragoi eta Akitaniako hamabost klubetako 42 talde arituko dira lehia, eskola kiroleko denboraldiari amaiera emateko. Txapelketa 11:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi geroago bukatuko da; gero, 13:00etan, “hirugarren denbora” berezi bat ospatuko dute. Hala, lehiaketaz aparte, erlojuen parean, zortzi urte baino gazteagoentzako eremu bat prestatuko dute, eta bertan tailerrak eta jokoak egingo dituzte. Gainera, beste zelai bat prestatuko dute, elbarritasun psikikoak dituzte haurrek ere partida bat jokatu dezaten.
Honako klubetako taldeek parte hartuko dute: Donostiako Atletiko, Bera Bera, Arrasate, Beltzak, Eibar, Hernani, Irun, Ordizia, Zarautz, La Unica, Aparejadores de Burgos, Rioja, Ejea eta Capbreton.Guztira, hamahiru taldek neurtuko dituzte indarrak hamar urtez azpiko mailan, beste hamahiru arituko dira hamabi urtez azpikoan, eta hamalau urtez azpikoan hamasei.


