Imanol Iradi: "Borrokatzeko gogoz gaude"
Imanol Iradik (Amara,1993) arraunaren mundua txikitatik ezagutu du. Izan ere, familian arraunarekiko zaletasun hori transmititu diote, eta urtez urte praktikan jarri du. Ur-Kirolaken zenbait urtez ibili ostean, aurtengoa Donostiarran arraunlari bezala egiten duen bigarren denboraldia da.
Noiztik zabiltza arraunean?
Familian ere anaia, lehengusuak… arraunlariak dira, eta txikia nintzela hasi nintzen. Lehenengo urtetan Ur-Kirolak-en ibili nintzen, oso gustura; eta behin senior mailara iristean, Donostiarrara etorri nintzen. Aurreko urtean hasi nintzen hemen, eta lehenengo taldean sartzea lortu nuen. Aurten, nire bigarren urtea da.
Lehenengo urteko esperientzia zer moduzkoa izan zen?
Nahiko ona. Aulki mugikorretik nator, Ur-Kirolak-en ez genuen finkoa erabiltzen, eta desberdina da. Aulki mugikorrak ez dauzka olaturik, ez du itsasorik… Baina oso esperientzia ona izan zen, ongi pasa nuen.
Nolakoa izan da neguko prestaketa?
Aurtengo prestaketa nahiko gogorra izan da, baina lan ona egiten ari gara, eta espero dut emaitzak onak izatea.
Liga hasteko ez da ezer falta.
Arraunlari guztiok dakigu aurre denboraldia luzea dela, eta Liga hasteko gogoarekin gaude iada. Ez dakigu nola ibiliko garen, baina guk guztia emango dugu, borrokatzeko gogoz gaude.