Raul Gomez lasartearra izan da azkarrena Ibaia 5mi/8km lasterketan
Emakumezkoen artean, Adunako Liher Etxeberria izan da, 29 minutu eta 21 segunduan bukatu du proba; donostiar azkarrena Alvaro Calderon izan da (29 minutu eta 9 segundu).
Ordu berean abiatu da Lehenengoz egin duten Peñaflorida lasterka lasterketa, Jose Maria Salaberria (Amara) kaletik. Aurretik, Peñafloridako zenbait ikaslek korrikalariei aurresku bat eskaini diete. Zazpi kilometroko ibilbidea duen lasterketa berri hau Añorgara iritsi eta Amarara bueltatu da, irteera helmuga ere bihurtuz.
Bigarren urtez jarraian, mediaBost eta mediaSEI projects enpresek antolatutako Ibaia 5mi/8km Urumea lasterketa jokatu dute. Frantzia pasealekutik hasi eta ibaiari omenaldi bat eginez, Urumearen ondoan korritu dute partaideek, zortzi kilometroak osatu arte.
Gizonezkoen artean, Raul Gomez lasartearra izan da azkarrena, 26 minutu eta 36 segundutan burutu du ibilbidea. Emakumezkoetan, Adunako Liher Etxeberriak irabazi du (29 minutu eta 21 segundu). Donostiarren artean, azkarrena Alvaro Calderon izan da, 29 minutu eta 9 segundu behar izan ditu zortzi kilometroak korritzeko.
Lasterketarekin lortu duten dirua Aspanogi elkartearentzako izango da (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea).
Peñaflorida lasterka
Gizonezkoen artean, azkarrena Jose Antonio Blanco Minaya (23 minutu eta 4 segundu) ordiziarra izan da; eta emakumezkoen artean, berriz, Hoki Guerrero hernaniarra izan da, 30 minutu eta 25 segunduan egin ditu zazpi kilometroak. Donostiar azkarrena Juan Karlos Korta Urrestarazu izan da (26 minutu eta 42 segundu).
Peñaflorida institutuaren eraikin berriaren inaugurazioaren ekintzen baitan, Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIk lehenengo ‘Peñaflorida Lasterka’ antolatu du. Lasterketaren helburua pertsona guztien artean kirola eta joko garbitzea sustatzea da.