Zikloibia Txomin Enean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Olatu Talka jaialdia oraindik ez da amaitu. Donostia, Astigarraga eta Hernani batu dituen zazpi kilometroko martxa abian da, Ziklobia, alegia. Ibilbideak zortzi gune ditu (Loiolako Erribera, Txomin Enea, Martutene, Sagardoaren ibaia Lizeaga eta Gartziategi sagardotegien parean, Astigarragako biribilgunea, Erribera plaza, Martindegi eta Hernani) eta horietako bakoitzean jarduera ugari egiten ari dira.
18:00ak arte, bestelako garraio baten aldeko aldarrikapena egingo dute. Patinaldia, musika, bizikleta mekanikoen ikastaroak, tailerrak, argazki erakusketak eta jolasak, besteak beste, izan dira nagusi.
Kalapie txirrindulari elkarteak Ziklobiara elkarrekin joateko, bi bizikleta martxa egin ditu: bata Saguesetik eta bestea Antiaguako anbulategitik. Bi martxa horiek Mundaizeko zubian elkartu dira, eta bertatik Ziklobiaren irteera gunera abiatu dira. La Salle ikastetxearen aparkalekuan lagun ugari bildu dira, eta Astigarragarako bidea hartu dute.
Ziklobiaren helburua errepideak egun batez motordun ibilgailuz hustutzea da. Honela, oinezkoei, txirrindulariei eta motorrik gabeko ibilgailuei lehentasuna eman diete, inguru dinamikoagoa eta osasuntsuagoa bultzatzeko asmoz.
-
-
Zikloibia Txomin Enean. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Zikloibia Txomin Enean. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Zikloibia Txomin Enean. (Argazkia: Lide Ferreira)