Gipuzkoako Zikloturista Itzulia egingo dute igandean, Belodromotik abiatuta
Gipuzkoako Zikloturista Itzulia egingo dute igandean, 9:00etatik abiatuta, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak antolatuta. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da irteeran, Belodromoan, baita aldez aurretik ere: kirolprobak.com webgunean, osteguna arte; eta Oiatzun Bizikletak-Karabanak dendan, larunbata arte. Aldez aurretik, federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte; eta federatuta ez daudenek, 25 euro.
Gipuzkoako Zikloturista Itzuliak 100 kilometro izango ditu, eta Orio, Garate, Andazarrate, Alkiza, Irurain eta Oriamendi gainak izango ditu oztopo Belodromoko helmugara iristeko. 9:00etan abiatuko dira txirrindulariak, eta kontrola 14:00etan itxiko dute.