Datorren ikasturtean 89 kirol jarduera eskainiko dituzte
Donostia Kirolaren webgunean edo aurrez aurre, Anoetako bulegoetan edo Altza, Bidebieta, Bentaberri, Egia, Etxadi, Intxaurrondo, Zuhaizti, Manteo, Mons eta Pio Baroja kiroldegietan.
Lekuen zozketa uztailaren 8an egingo dute, eta hutsik geratu diren lekuetan izena emateko aukera, berriz, uztailaren 21ean izango da. Kirol jarduerak irailaren 29an hasiko dira.
Ekainaren 9tik 17ra egin behar da aurretiko izen ematea. Lekuen zozketa, berriz, uztailaren 8an egingo dute.
Donostia Kirolak datorren ikasturteko kirol eskaintza aurkeztu du. 89 kirol jarduera eskainiko dituzte 1.620 ikastarotan banatuta. Guztira, ia 24.000 leku eskainiko dituzte. Josu Ruiz, Kiroletako zinegotziak adierazi duenez, leku kopurua iazkoaren antzekoa da, baina kirol jarduerak nabarmen ugaritu dituzte; iaz 71 izan ziren.
Jarduera horietatik arrakastatsuenak pilates (2.627 partaide) eta ziklo-indoor (2.100) izan ziren iaz, eta joera horretan mantentzea espero dute. Dena dela, jarduera berrien artean, aurten zumba, latin-zumba, triathloietarako prestakuntza, aero-pilates, aero-yoga eta total training nabarmendu dituzte.
Kirol Ekintzak 2014/2015 kanpainak hiriko kirol eskaintza publiko osoa biltzen du. Hau da, Donostia Kirolak zuzenean antolatzen dituen ikastaroak eta klubek eskaintzen dituztenak. Beraz, eskaintza zabala da, baina ez dira leku guztiak betetzen. Dena dela, Iñaki Iruretagoiena, Donostia Kirolako marketin arduradunak azaldu duenez, “partaidetza maila ona” lortzen ari dira. Iaz, ia 25.000 lekutatik 16.000 bete ziren; horietatik %70 emakumezkoek.
Euskara eta kirola
Ruizek adierazi duenez, Donostia Kirolak euskararen erabilera nabarmen indartu du aurtengo kirol eskaintzan. Iaz helduentzako hiru ikastaro eskaini zituzten euskaraz, eta aurtengo kanpainan 19 ikastaro izango dira euskara hutsean. Iruretagoienak esan duenez, “orain herritarren esku dago emaitza, euren esku baitago ikastaro horiek aurrera ateratzea”. Horrela, datorren ikasturterako euskarazko ikastaroetan parte hartzeko gonbite berezia luzatu die herritarrei.
Horrez gain, Donosti Kirolak zuzenean kudeatzen dituen instalazioetan eskaintzen diren gainontzeko ikastaro guztiek elebiduntasun maila bat edo beste izango dute, ikasleen euskara gaitasunaren arabera. Gainera, azalpen pertsonalak herritarrak aukeratutako hizkuntzan emango dituzte. Haurren kasuan, berriz, ia ikastaro guztiak euskaraz eskaintzen dira.
Izen ematea
Aurretiko izen ematea ekainaren 9tik 17ra bitartean egin ahal izango da