Jakintzako ikasle ohiak agertoki gainera igoko dira ikastolaren 50. urtemugan
Arto 2xar, Txorroskilo eta Zartzuela taldeek joko dute larunbatean Txantxarreka gaztetxean.
Jakintza ikastolaren 50. urtemugaren ospakizunetan parte hartuko dute bertako ikasgeletan hazi ziren hainbat ikaslek. Txorroskilo eta Zartzuela musika taldeak Jakintzako ikasle ohiek sortuak dira, eta Txantxarreka gaztetxean zuzenean joko dute larunbatean, 20:30ean. Haiekin izango da ere Usurbilgo Arto 2xar taldea.