Larratxoko jaiak hasiko dira bihar
Txupina eta festen hasierako traka piztuko dute 19:30ean.
Haurrentzako ikuskizun bat, pintxo potea, txupina, zezen suzkoa, erraldoi eta buruhandiak… Larratxoko festak hasiko dira bihar, eta ostegunean indartsu hasiko dira. Arratsaldean, 19:30ak aldera piztuko dute txupina, eta orduan murgilduko dira jaietan larratxotarrak, igandea arte.
[box]
EGITARAUA
Osteguna, ekainak 5
18:30. Haurrentzako ikuskizuna Josu Artetxe plazan.
19:00. Pintxo potea.
19:30. Txupina eta festa hasierako traka.
20:30. Zezen suzkoa Josu Artetxe plazan.
Ostirala, ekainak 6
11:00. Toka, bote eta igela txapelketa auzoko jubilatuentzat, eskolako jolastokian.
17:30. Auzoko elkarteek antolatutako haurrentzako txokolate jatea, bizkotxo eta opilekin, Josu Artetxe plazan.
18:00. Irrien Lagunak-en Arrantzara dantzan ikuskizuna, Josu Artetxe plazan.
19:00. Poteo dotorea batukadarekin, Josu Artetxe plazatik.
19:30. IX. Pala Txapelketaren finala, Txirritako Imanol Gomez pilotalekuan.
19:30. Txikientzako erraldoi, hankaluzeak eta buruhandiak, Amarako Dultzaineroekin. Kalejiraren ondoren, Zezen Suzkoa irtengo da.
20:45. Ia doako sardina jatea eta saiheski jana, Josu Artetxe plazan.
23:00. Ikuskizuna Txingudi DJ-ren eskutik, Josu Artetxe plazan.
23:00. Pop-rock jaialdia, Rock Kam Broom eta Juss taldeekin, eskolako jolastokian.
00:00. Herri Danborrada Jatorrenak txarangarekin, auzoko kaleetan. Auzoko elkarteetan emango zaio hasiera.
Larunbata, ekainak 7
11:00. Aitona-amonentzako hamaiketakoa, auzoko elkarteen laguntzarekin.
11:00. Toka eta bote txapelketa, Txirrita plazan.
12:00. Haur Danborrada. Txirrita plazan hasi eta eskolako jolastokian bukatuko da.
12:00. IX. Paella Txapelketa, Josu Artetxe plazan. Osagaiak eraman behar dira.
13:30. Paellen aurkezpena, Juan Mari Arzak sukaldariak zuzendutako epaimahaiaren aurrean.
16:00. Areto futbol txapelketako finalak.
16:00. Mus txapelketa, Lanbroa tabernan.
17:30. Eritrearen aldeko azoka txiki solidarioa, plazan.
17:30. IV. Inauteri Ikuskizuna, inguruko konpartsen eskutik.
18:00. Rafa Erentxunen dantzaldia aitona-amonentzat, Bellavistan.
20:00. Txikientzako erraldoi, hankaluzeak eta buruhandiak, Amarako Dultzaineroekin.
21:00. Pintxo merkeak, Josu Artetxe plazan.
23:00. Metal Gaua Gabezia, Kudai, Helldam eta Evil Impulse taldeekin, eskolako jolastokian.
00:00. Kike Buguriren bakarrizketa, Bertsolari Elkarteko terrazan.
00:00. Cafe Irlandes taldearen dantzaldia, Josu Artetxe plazan. Zezen Suzkoa ezustean irtengo da.
Igandea, ekainak 8
09:30. Diana auzoko kaleetan, Amarako Dultzaineroekin.
10:00. Xake partida azkarrak, plazan.
11:00. Herri Kirolak, Josu Artetxe plazan.
11:30. Sagardo Eguna, Josu Artetxe plazan.
12:00. XX. Arte Martzialen erakustaldia, Kimusubi Gimnasioaren eskutik, eskolako jolastokian.
14:00. Herri bazkaria. Zikiro jatea, plazan.
16:00. III. Play Station Txapelketa, Txirritako Josean tabernan.
17:30. II. Poker Txapelketa, Bertsolari Elkartean.
17:30. Haurrentzako sokamuturra eta pottokak, eskolako jolastokian.
18:00. Auzoko dantza taldeen ikuskizuna, Josu Artetxe plazan.
19:15. Erraldoi eta buruhandiak, Amarako Dultzaineroekin.
19:30. El Sazal, Josu Artetxe plazan.
21:30. Festa amaierako azken traka, plazan.
[/box]