PPk udal gobernua salatu du, Gipuzkoa plazan ikurrina jartzen laguntzeagatik
PPko zinegotzi Ramon Gomezek agerraldia egin du gaur udal gobernuaren aurka jarritako salaketaren berri emateko, Gipuzkoa plazan jarritako ikurrinari lotuta. Gomezek uste du udal gobernuak “prebarikazioa” egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiari ikurrina jartzen uzteagatik, “arau guztiak” urratu omen dituelako erabaki horrek. Horregatik, 14 metroko haga batean ikurrina jartzeagatik, Fiskaltzari ikerkerta bat zabaltzeko eskatu dio. Dena den, salaketan ez da alderdi edo pertsona jakin baten izena aipatzen, “egile, laguntzaile edo erantzule” gisa ekitaldian parte hartu zutenak baizik.