Salaketa "ikurrina gustuko ez izatearen ondorio" dela uste du Bilduk
PPk jarritako salaketa kritikatu du udal gobernuak. Ikurrina “euskaldunon nortasunaren ikur” dela adierazi du Bilduk ohar bidez, eta sinbolo horrekin Euskal Herri osoa identifikatzen dela, donostiarrak barne. “PPren maniobra gure bandera, euskaldunon nortasunaren ikur den heinean, gustuko ez izatearen ondorio” dela adierazi dute.
Udal Gobernuaren arabera, Gipuzkoa Plazako ikurrina dagokion tokian dago, eta herritar guztiek defendatu beharko lukete, “PPrenak bezalako erasoak alde batera utziz”.