Haur Danborradaren errepertorioan bi melodia berri gehitzea erabaki dute
Haur Danborradari buruzko bilera egin zuten atzo danborradetako hainbat ordezkarik eta haur danborradaren errepertorioan bi melodia berri gehitzea erabaki zuten. Sarriegiren Gau Ibilera eta Azarolaren Hau dek hau dira pieza berriak. Kantu berri horiek aurretik Helduen Danborradaren errepertorioari gehitu zitzaizkion.
Donostia Kultura Festak atalak melodia berriak ikasteko ikus-entzunezko materiala –bai melodia zuzentzeari bai danbor eta upelak jotzeari dagokionez– helaraziko die Haur Danborradan parte hartzen duten ikastetxe eta elkarte guztiei.

