Latinoamerikako garapen politikak aztertuko ditu Eduardo Gudynasek, hitzaldi batean
Iraunkortasuna, gobernu politikak eta Latinoamerikako garapen ereduak izango ditu hizpide Eduardo Gudynasek. Latinoamerikako aditu handienetako bat da gai hauetan, eta asteartean (ekainaren 10ean) Donostian hitzaldi bat emango du 19:00etan. Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da hitzaldia.