Udal Gobernua haserre agertu da Eusko Jaurlaritza Avironen partidak Bilbora eramateko egiten ari den gestioengatik
Josu Ruiz udaleko Kirol ordezkariak adierazi du L’equipe egunkarian izan duela honen berri; eta Donostia “zigortzeko zentzugabekeria berri bat” dela.
Baionako Aviron errugbi taldearen partidak Bilbora eramateko gestioak egiten ari dira Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Athletic. Hala adierazi du Josu Ruiz Kirol ordezkariak. L’equipe egunkarian izan du honen berri, eta konfirmatzekotan “Donostia zigortzeko zentzugabekeria berri bat” iruditzen zaiola adierazi du, eta hori ahal izan duen guztietan egin duela EAJk.

