Uholdeek eta azken denboraleak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko diru laguntza sail bat sortu du udalak
Donostiako Udalak 2011ko uholdeek –Txomin-Enea, Loiola eta Martutene– eta 2014ko otsaileko denboraleak eragindako kalte ekonomikoak partzialki arintzeko diru-laguntza sail bat jarri du abian.
Kaltetutako etxebizitzetako hobekuntzen EIOZa diruz laguntzeko izango dira. Diru-laguntzaren bidez, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergan kaltetutako etxebizitzetan hobekuntza-lanak egiteko gauzatze materialaren kostuari dagokion zenbatekoa ordainduko da, betiere etxebizitza horiek familia-unitatearen ohiko bizilekuak baldin badira.
Etxebizitza lehengo egoeran jartzeko beharrezkoak diren lanen osagarri gisa egiten direnak joko dira hobekuntza-lantzat. Izan ere, hobetzeko ez baizik eta etxebizitzak lehen zeuden bezala uzteko diren lanak Aseguruen Partzuergoak
Etxebizitzen jabeak, usufruktudunak edo maizterrak izan daitezke onuradunak, beren urteko diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide kopuruaren arabera, ondorengo zenbatekoak gainditzen ez badituzte:
• Kide bat edo biko unitateen kasuan: 30.000 €
• Hiru edo lau kideko unitateen kasuan: 37.000 €
• Lau kide baino gehiagoko unitateen kasuan: 45.000 €

