Giza katerako aholku eta gomendioak
Igandean giza katea ongi egin ahal izateko zenbait aholku eta gomendio eman dituzte antolatzaileek:
- Eguraldia lagun izango dugu. Krema, eguzkitako betaurrekoak, txanoa eta guardasola eraman.
- Adineko jendearentzako, aulki tolesgarriak eraman.
- Ihabar-en iturri bat dago, eta bertako elkarte batek taberna irekiko du.
- Musika instrumenturen bat jotzen baduzu (trikia, panderoa, txistua, gitarra, eta abar) ekarri eta lagundu giroa alaitzen. Instrumentuak autobusean gordeta uzteko aukera duzu.
- Bakoitzak sortzen duen zaborra jaso eta etxera eraman behar du. Gogoratu bisitari goazela besteen herri eta txokotara, beraz bazterrak aurkitu ditugun BAINO HOBETO utzi behar ditugu. Hau oso garrantzitsua da: dena zikinkeriz beterik uzten badugu, Giza Katearen irudia kaltetua aterako da. Garbi jokatu mesedez!
- Ikurrak, pankartak eta abar guztiz onartzen eta eskertzen dira. Betiere, “NAZIO BAT GARA, ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DUGU, HERRITARRON GARAIA DA” izpirituaren barruan kokatzen badira eta errespetuz eta inoren kontra jotzen ez badute. Bihar erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eguna dugu, eta mundu osoak entzungo duen mezua argia behar du izan, beste mezu ezberdinekin, guztiz legitimoak direnak ere, nahastu gabe.
- Hamaiketakoa eraman daiteke eta hala gomendatzen dugu. Giza Katea aurretiko denbora baliatuko dugu horretarako.
- 11:30etan Giza Katea osatzeko gure posiziotan egon behar gara. Jarraitu mesedez antolakuntzaren jarraibideak.
- Giza Katea bukatu eta gero, azkar baina lasaitasuna mantenduz joan autobusak utzi zaitun punturaino eta bilatu zure autobuseko arduraduna. Garaiz ez bazara iristen, autobusak ezingo zaitu itxaron errepide erdian.
- Eramango gaituen autobusa ekarriko gaituena izango da. Ondorioz, autobusean bertan utz daitezke gauzak gordeta (arropa, umeen aulkiak, eta abar).