Bera Bera Eskubaloiak ez du Txapeldunen Liga jokatuko
Donostiako taldeak eguerdian baieztatu du albistea. Datorren urtean Bera Bera Eskubaloiak ez du Txapeldunen Ligan parte hartuko, konpetizio horretan egotea lortu duen arren, sariari uko egin behar izan dio. Klubaren baliabide ekonomikoak ez dira nahikoak Txapeldunen Ligari ondo heltzeko. Hala adierazi du klubak.
Europako Eskubaloi Federazioak aldaketak egin ditu ranking sisteman 2014-2015 denboraldirako, eta berrikuntza hauek medio Bera Bera ez dago Txapeldunen Ligara zuzenean sailkatuko diren hamabi taldeen artean. Multzoen fasera sailkatzeko atariko gehigarria jokatu beharko luke Donostiako taldeak eta klubak adierazi duenez, “gehiegizko esfortzua” suposatuko luke.
Halere, Bera Bera Eskubaloiak ez ditu Europan jokatzeko ate guztiak itxi. EHF ligan edo Errekopan jokatzeko aukera dute.