Yoga saio bat egingo dute ostiralean, Zurriolako hondartzan
Amarako Naradeva yoga eskolak diziplina honen saio ireki bat egingo du, ostiralean, Zurriolako hondartzan. Ilunabar aldera, 20:00etan, hareatzean elkartuko dira ordubetez luzatuko den jarduera hasteko, Kursaaleko Kuboen ondoan. Elena Jimenez intxaurrondotarrak gidatuta, gogoa nahiz gorputza lantzeko hainbat ariketa egingo dituzte. Saioa doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik izan behar. Yoga ezagutzera eta lehen urratsak egitera animatzen direnek, arropa erosoa eta zapi edo eskuoihal bat besterik ez dituzte behar.
Euria eginez gero, yoga saioa bertan behera geratuko litzateke.