Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dute bat
udal gobernuak eskaera formala egin zion duela aste gutxi Eusko Jaurlaritzari eraikina itzul diezaion, auzotarren esku uzteko. Izan ere, eraikina udalarena da, nahiz eta bere garaian Hezkuntza ekipamendurako utzi zion Jaurlaritzari.
Udal gobernuak egindako eskaera horrek itxaropena piztu zuen auzoan, baina, mugimendu horren ostean, oposiziotik beste proposamen batzuk etorri dira Kanpandegi kaleko egoitzari dagokionez; Lanbide Heziketa garatzeko proposatu dute, hain zuzen ere. Honen aurrean, auzotarrek kalera irtetzea erabaki dute, Auzoetxea aldarrikatzeko. Eta hori egin dute gaur, Santa Maria elizaren aurrean egindako agerraldiarekin. «Batzuen aldetik zalantzan jarri da egitasmoa, eta auzoaren beharrei erantzunik ematen ez dieten proposamenak jarri dira mahai gainean. Ulertezina deritzogu urteetan eraikin horri inolako erabilerarik eman ez, eta gainera, Orixe ikastolak aurkeztu izan dituen beharrei erantzuteko eraikin honen erabilera beti dagokion erakundeek ukatu dutenean, orain Lanbide Heziketarako proposatzea”, esan dute.
Lanbide Heziketak Euskal Herrian garapenik behar ez duenik ez dute ukatu, baina ez dute ikusten zergatik Orixe ikastolaren egoitza ohiak bete behar duen hutsune hori. “Ez al dago Martutenen Lanbide Heziketako eraikin huts bat edo Bilbo plazan Jabegoaren Kamera zena? Logikoa al da Lanbide Heziketa Parte Zaharrean garatzea? Nondik dator beharra? Gure haurrek Bigarren Hezkuntza garatzera Antiguako Luberrira joan behar dute. Prest al dira proposamen hau egin dutenak Bigarren Hezkuntza gure auzoan garatu ahal dadin eskaera babestea”, galdetu dute.
Udal alderdi guztiekin hitz egiteko prest daudela nabarmendu dute, euren asmoen berri emateko. Hori bai, argi utzi dute inolaz ere ez dutela nahi Auzoetxearen gaia arazo eta liskar iturri bihurtzea; azken finean, Auzoetxea bizilagun guztientzat eraiki nahi dutelako, anitza izan dadin. Horregatik, oposizioari eskatu diote gaia liskarretarako ez erabiltzea.
Era berean, Auzoetxearen eztabaida auzoan barrena zabal dadin, solasaldiak antolatuko dituzte ekainean, Auzoetxearen beharraz eta egituraz hitz egiteko. Honen harira, datorren asteartean, hilaren 17an, Auzoetxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak: esperientziak eta egitasmoak solasaldia egingo dute. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Bidebietako Auzoeneako kdeak eta Egiako Auzoetxeakoak izango dira bertan, besteak beste. Hilaren 25ean, berriz, Solastrukea izenekoa egingo dute bizilagunekin, Parte Zaharreko Auzoetxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? Nola funtzionatu dezakegu? izenburuarekin. Konstituzio plazan izango da, 19:00etan.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako guraso elkartea, Haraino aisialdi taldea, jai batzordea, Haur Kaldereroak, Kale Lagunak hockey taldea, Herria elkartea, Kai Harripe elkartea, Arrano Beltza elkartea, gazte asanblada, Kresala, Hamaika Bat elkartea, Arrano, Alde Zaharra Kirol Elkartea… Parte Zaharreko hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, Santa Maria elizaren aurrean, bizilagunek beharrezkotzat jotzen duten Auzoetxearen alde.
Aspaldiko eskaera da Auzoetxea, eta azken urteetan indartu egin da aldarria. Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen prozesuan lehentasun gisa definitu zuten auzotarrek, duela bi urte; gauza bera egin zuten prozesu honen bigarren fasean, duela hilabete gutxi. Auzoetxea egokitzeko lekua ere begiz jota dute bizillagunek: Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren egoitza ohia, duela sei urtez geroztik erabilerarik ez duena. Auzoetxea bertan egokitzeko,