Kiroldegietako Kirol Ekintzetako monitore lehiaketan konkurrentzia bermatu nahi dute
Donostiako Kirol Patronatuko Errektore Batzordeak aho batez onartu du negoziatutako prozedura irekitzea, Kiroldegietako Kirol Ekintzetako monitore lehiaketan konkurrentzia bermatze aldera. Horrela, datorren ikasturteari begira kontratuaren esleipena arinduko da. Honen iraupena bi urtekoa izango da eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Aurretik egindako lehiaketa, prozedura ireki bidez egin zena, bete gabe gelditu zen aurkeztutako bi proposamenek formako akatsak zituztelako.
Josu Ruiz Kiroletako zinegotzia baikor agertu da kontratuaren esleipenaren inguruan, irailaren 1etik aurrera monitoreak lanean has daitezen. Ruizek EAJren jarrera kritikatu du, izan ere, aurreko lehiaketa udal gobernuaren porrota izan zela adierazi zuen publikoki eta “alderdi honek ongi asko daki batzordea osatzen duten agente eta talde guztiek, bera barne, udal gobernuak planteatutako proposamenarenaren aldeko botoa eman zutela, gaur egin duten bezala”.