Lau Haizetako baratze parkea. (Argazkia: Donostiako Udala)
Juan Karlos Izagirre alkateak eta Axier Jaka Ingurumen zinegotziak Lau Haizetako baratze parke publikoa inauguratu dute ostiralean. Alkatearen hitzetan, ingurumenarekiko konzientzia, autokontsumoa -eta harekin, kontsumo lokala eta ekologikoa- eta aisialdirako eredu aktiboa sustatzeko proiektua da.
Udalak 77 baratze jarri ditu zozketa bidez esleipena lortu duten donostiarren eskura. Baratzeetako hogeina 18-30 eta 31-60 urte bitartekoentzat izango dira; eta 35, 61 urtetik gorakoentzat. Horrez gain, beste bi elbarrituentzat gorde dituzte, eta launa Eskolako Agenda 21 eta Gizarte Ongizate Zerbitzuko gizarteratze programentzat.
Baratzea eskuratu dutenek 100 euroko bermea jarri beharko dute orain, eta 60 euroko prezio publikoa ordaindu. Parkearen kudeaketaz arduratuko den elkartea ere eratu beharko dute. Horretarako lehen bilera datorren asteartean izango da, 19:00etan, Altzako Tomasene kultur etxean.
Lau Haizetako bigarren fasea udazkenean garatuko dute, eta urtarrilan izango da lur berrien zozketa.