Pasealeku Berria bihar irekiko dute osorik, uste baino lehenago
Pasealeku Berriaren zati handi bat ireki zuten, Aquariumetik hasi eta ia biribilgunera arteko bidea, azaroaz geroztik itxia egon eta gero, denboraleak sortutako kalteen ondorioz. Bihar falta zen zatia irekiko dute, Gipuzkoako Argazki Elkartean hasten den bidea.
Pasealeku Berria bihar irekiko dute osorik, mendi-mazelak egonkortzeko lanak amaitu ondoren. Irekiera udal gobernuak aurreikusi zuena baino lehenago egingo dute, izan ere, pasealekua ekainaren bukaerarako irekiko zutela aurreikusi baitzuten.
Juan Karlos Izagirre alkateak agerraldia egingo du bihar goizean, Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsororekin batera, obren nondik norakoak azaltzeko.
Maiatzaren 23an,