Belarra zapaldu dute berriro
Aieteko parkean eta Martuteneko Benartegi baserrian egin eta gero, Musika Parkean jarduera Egiako parkean izan da larunbata honetan, arratsaldez, Mesedez, belarra zapaldu ohiko leloarekin. Belargunea lepo bete da Beñat Igerabideren kontzertua ikusteko. Musikari gipuzkoarrak Orbainak bere bakarkako lehen diskoaren abestiak kantatu ditu.
Musika Parkean abuztuaren 23an itzuliko da, Ulian prestatuko dituzten kontzertuekin, eta irailaren 20an amaituko da, Urgullen.
- Iaz, Egiako parkean egindako Musika Parkean. (Argazkia: Aritz Sorzabal)




