Jaietan dira herreratarrak
Herrerako jaiak abian dira, nahiz eta irekiera ofiziala bihar izan, 17:30ean, ohiko txupinarekin. Gaurko egunean, Mozkor Frentekideok-ek antolatutako pala txapelketaren finalak jokatu dituzte, eta ondoren, bazkaria egin dute San Luis plazan bertan. Giza futbolina jarri dute ondoren, baita biharko giroa berotzen ibili ere. Izan ere, igandeko txupinean Luisitok eta Luisitak pregoia irakurriko dute eta, horrekin batera, erraldoiak eta jaietako kanta aurkeztuko dituzte. Hala ere, festazaleen hitzetan, datorren asteburuan etorriko dira “benetako San Luis jaiak”. Hain zuzen ere, auzoko jaiek bi asteburu ditu, eta hurrengoan jarduera nagusiak etorriko dira.
Hona hemen, momentuz, biharko prestatu duten egitaraua:
Igandea, ekainak 14
08:00. Mendi irteera: Herrera-Ulia-Herrera.
09:00. Diana Pasaiako txistulariekin.
10:00. XIII. Ikas Pilota Txapelketaren finalerdiak kadete mailan. Herrerako Jaiak XXVII. Pala Txapelketaren finala.
10:30. XXXII. Joakin Intxausti Pipas Herri Krossa.
11:00. XIII. Ikas Pilota Txapelketaren finalerdiak gazte mailan.
11:30. Hamaiketakoa kirolari guztientzat.
11:30. Puzgarriak haurrentzat.
12:00. Paella lehiaketa.
14:00. Paella Txapelketaren sari ematea.
14:30. Haur eta helduen herri bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
17:30. Haurren txupina eta erraldoien aurkezpena. Luisito eta Luisitarekin kantan!
18:00. Apar festa.
18:30. Astoak.
19:00. Haurrentzako karaokea.
19:00. Txokolate jatea, Estanga trikitixarekin.
19:30. Buruhandi eta erraldoiekin amaiera festa, Estanga trikitixak alaituta.


