Jende ugari hurbildu da Bizitruk azokara
Ingurumen Sailak, Kalapiek eta Donostia 2016k elkarlanean azoka berezia antolatu dute gaur, Bizitruk leloarekin, Donostia 2016 Gunean. Bigarren eskuko bizikletak eta mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten beste ekipamendu osagarriak jarri dituzte salgai, goizean, eta jende ugari hurbildu da azokara. Hori dela eta, eraikina lepo ez betetzeko, ilara antolatu dute sarreran, herritar bakoitzak bere txanda itxaron zezan. Ilara Urdaneta kaleraino iritsi da azoka ireki berri dutenean.
Behin eraikinaren barrualdean, bizikletez gain, patinak, patineteak, kaskoak, bizikletaz ibiltzeko arropa eta bestelako osagarriak eta tresnak erosi ahal izan dituzte herritarrek.





